Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Baditugu “Altsasu” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak

.

2022·01·31


“Altsasu” antzerkia ikusgai izango da otsailaren 20an Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: otsailak 20
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urtarrilaren 30 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Miren Josebe Martin Garcia
  • Nekane Orkaizagirre Igerategi
  • Alba Cabrera Jauregi
  • Iosu Lopez Niño

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Online ere eros daitezke sarrerak.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: 2016ko urriaren 15eko goizaldean, Altsasun (Nafarroan), Koxka tabernaren atarian, liskar bat izan zen herriko zenbait bizilagunen, Guardia Zibileko bi agenteren eta horien bikotekideen artean. Horren ondorioz, bi pertsona atxilotu zituzten, eta guardia zibiletako bat, tenientea, orkatila bat hautsita amaitu zen. 24 orduan baino gutxiagoan, telebista-plato bihurtu zen Altsasu herria, eta, egun eta erdian baino gutxiagoan, Estatu mailako kontua izan zen gertatutakoa. Salatzaileek uko egin zioten Foruzaingoaren aurrean deklaratzeari; aitzitik, Guardia Zibileko beren kideen aurrean deklaratu zuten.
COVITEk, Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak, Auzitegi Nazionalean salatu zuen gertatutakoa, eta horrek egoera irauli zuen. Elkarte horrek terrorismoaren akusazioa sartu zuen bere salaketan, eta bederatzi gazteren aurkako polizia-operazioa jarri zen martxan. Horietako zazpi berehala espetxeratu zituzten. 2018ko apirilaren 16an ahozko bista hasi zen; fiskaltzak 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigorra eskatu zuen zortzi gazterentzat. Epaiketak ikusmin handia piztu zuen Espainiako estatuan, alde batetik askatasunen murrizketa ekar zezakeelako, eta beste batetik fiskaltzak «terrorista» hitzaren gehiegizko erabileragatik.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya.
  • Euskarazko bertsioa: Kepa Errasti.
  • Zuzendari laguntzailea: Eider Zaballa.
  • Antzezleak: Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia, Ane Pikaza.
  • Eszenografia: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta.
  • Jantziak: Betitxe Saitua.
  • Argiztapenaren diseinua: David Alkorta.
  • Musika: Adrián García de los Ojos.
  • Soinua: Ibon Aguirre.
  • Produkzioa: La Dramática Errante.
  • Produkzio laguntzailea: Beatriz Rodríguez (Dantzerti).
  • Banaketa: Portal 71.

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA