Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
2022·11·04
Urtero bezala, azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna oroituko dugu. Aurten, emakumeek espazio publikoa berdintasun-baldintzetan erabiltzeko eta gozatzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi da, herritartasun osoari dagokion eskubideak bermatze aldera. Azken batean, norberaren askatasun indibidual eta kolektiboaren garapenaren berme gisa.
Emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeriak, indarkeria matxista normalizatuaren testuinguruan, helburu argia du, funtzio sozial zehatz bat: emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea, hain zuzen ere. Zehazki, jai- eta aisialdi-testuinguruetan gertatzen den sexu-indarkeriak emakumeen sexualitatea kontrolatzeko funtzio hori betetzen du. Baita, haien nahia, gorputza, mugikortasuna, espazio publikoko okupazioa, gizarte-harremanak eta berdintasun baldintzetan gozatzeko eskubideak kontrolatzea ere.
Beraz, Urnietako Udalak bere esku dagoen guztia egingo du eskura dituen estrategia eta mekanismo guztiak sustatzeko, emakumeek eta neskek gure herriko espazio fisikoan herritartasun osoa gauzatu ahal izan dezaten eta berdintasun baldintzetan erabili ahal izan dezaten.
Ekintzak Urnietan
Azaroaren 25aren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Urnietako Udalak:
Autodefentsa feminista tailerra
Tailer bakarra da, bi eguneko iraupena duena
- Azaroak 11, 17:30-20:30, Lekaio.
- Azaroak 12, 10:30-14:30, Lekaio.
- Adina: 14 urtetik aurrera
- Bideratzailea: Emagin
- Doakoa. Izen ematea derrigorrezkoa: azaroak 9 arte (Bertan, Gazte Informazio Puntua eta urnieta.eus)
Landuko diren edukiak
1.Kontzientziazioa
- Aurkezpena eta tailer honen kokapena: helburuak, saioen antolaketa eta oinarriak (konfidentzialtasuna, ezer ez da derrigorrezkoa, espazio segurua…)
- Ezagutza dinamikak
- Oinarri teorikoa lantzeko dinamikak
2.Emozioak, espazio bitala eta mugak
- Beldurra landuko da
- Beldurretatik amorrua eta indarra lantzera pasako da
- Espazio bitala: erlaxazio txiki bat egin ostean, espazio bitalaren irudikapen gidatua egingo da
- Mugak jartzen ikasteko eta autoafirmazioa lantzeko ariketak
3.Erasoak eta erantzunak
- Sutilak izan daitezkeen erasoen detekzioa eta horiei nola erantzun
4.Autoestimua
- Autoestimua lantzeko dinamikak egingo dira
Zineforuma “Fabricando mujeres 2.0”
- Eguna: azaroak 24
- Ordua: 18:30-20:30
- Lekua: Sarobe
- Sarrera: doan, gonbidapenarekin (Sarobe eta bibe.me)
- Bideratzailea: Setem Hego Haizea
- Sinopsia: 80 urte dituela, Fábrica de Mujeres delakoak hedatzen dituen estereotipo errepikakorren aurrean borrokatzeko bideak bilatzen jarraitzen du Maitek. Horretarako, interesetan, kezketan zein borrokan bide-lagun dituen kolaboratzaileen sare handia dauka.
Elkarretaratzea
- Eguna: azaroak 25
- Ordua: 18:00
- Lekua: San Joan plaza.
Udalak onarturiko adierazpen instituzionala irakurriko da.
Beatriz Egizabalen “Magma Mia!” bakarrizketa
- Eguna: azaroak 29
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe
- Sarrera: doan, gonbidapenarekin (Sarobe eta bibe.me)
- Adina: 16 urtetik aurrera
- Sinopsia: Hasarre nago, sutan nago, irakiten nago..presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago ....
Hitzaldia: “Mutil berdinzaleak heztearen erronka”
- Eguna: azaroak 30
- Ordua: 19:00
- Lekua: Lekaio, areto nagusia
- Sarrera: doan, lekuak bete arte
- Bideratzailea: Hiruki Larroxa, Ibai Fresnedo
- Sinopsia: Parekidetasuna eskoletako balio nagusi bilakatu da. Baina zein da gure seme-alabekin familietan honi buruz egiten dugun lanketa? Eta, zehazki, zein da mutil gazteekin egiten duguna honi dagokionean? Hitzaldi honetan, mutilen heziketa prozesuan parekidetasunak duen garrantzia eta hauen garapenean maskulinitatearen baldintzapenak aztertuko ditugu. Baita gizon helduok, eredu garen heinean, honetan guztian dugun papera eta ardura ere, heziketa parekiderako gakoetan sakonduz.
Zaintza zerbitzua
Hainbat ekintzetan zaintza zerbitzua eskainiko da. Zerbitzu hau bailiatu nahi dutenek ondorengo helbidera edo telefono zenbakira idatzi edo deitu beharko dute:
- berditnasuna@urnieta.eus
- 943008033