Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Azaroaren 15 arte luzatu dira Urnietako Udalak harturiko neurriak
2020·11·06
Covid 19-aren ondorioz herrian bizi dugun egoera kezkagarria dela eta Urnietako Udalak duela hiru aste harturiko neurriak gutxienez azaroaren 15 arte luzatzea erabaki du.
Kirol ikastaroak eta kluben jarduerak etenda jarraituko dute
Kirol instalazioen barruan kardio eta muskulazio gelak soilik erabil daitezke eta banakako erabilerarako bakarrik, gainerako eremuak itxita mantenduz. Halaber, Urnietako kirol kluben jardunak etenda jarraituko du, baita, jarduera fisikoko ikastaroek ere.
Kirol instalazioek prebentzio neurriek zorrotzak izaten jarraituko dute jarduera modu seguru batean gara dadin. Hala, musukoa jantzita eraman beharko da jarduera fisikoa egiten ez den momentu guztietan, gela bakoitzeko pertsona kopurua mugatua izango da, toailak etxetik eraman beharko dira, egunean 3 aldiz garbiketa eta desinfekzio lanak egingo dira, higiene postuak egongo dira, segurtasun distantziak mantedu beharko dira eta makina bakoitza garbitu beharko da erabili ostean. Bestalde, momentuz ez dago aldagelak erabiltzeko aukera.
Kirol instalazioetara joateko ezinbestekoa da aurrtiko hitzordua hartzea eta horretarako ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 943 00 83 28.
Gainerako eraikinak itxita
Duela hiru aste itxitako gainerako eraikinak berriz, itxita jarraituko dute eta baita gune horietan ematen diren formakuntza ikastaroek ere. UdazkeneanK ekimenaren barruan programaturiko kultur ekintzak ere bertan behera geratu dira.
Hauek dira itxita jarraitzen duten eraikinak.
- Sarobe
- Musika eskola
- Frontoia
- Gaztelekua
- Jubilatuen Egoitza (jarduerak eten dira baina ile-apaindegi, masajista eta kallista zerbitzuak mantentzen dira)
- Ikasketa gela
- Liburutegia (liburuak alokatzeko zerbitzua bakarrik mantenduko da)
- Gazte Informazio Puntua
Bertan eta Lekaio irekita baina neurriak hartuta
Bestalde, Bertan herritarrentzako arreta-bulegoak zerbitzua eskaintzen jarraituko du, baina ezinbesteko kasuetan soilik bertaratzea gomendatzen zaie herritarrei, garrantzi berezia ez duten gaietarako modu telematikoa eta telefono bidezko forma lehenetsiz. Prebentzio-neurriak zorrotz betearaziko zaizkie bertaratzen diren pertsonei:
- Banaka sartu beharko da.
- Kanpoan itxaron beharko da udal langileak deitu arte
- Musukoa eraman beharko da etxetik
- Sartzerakoan eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira.
Lekaio kultur etxeak ere zabalik jarraituko du, Euskaraldirako izen emateak eta txapen banaketa bertan egingo baitira. Gazte Informazio Puntua berriz, itxita egongo da behin bonuen salmenta amaituta.
Parkeak itxita gauetan
Bestalde, gaueko 20:30etatik goizeko 9:30etara ezin izango da parkeetan egon, eta gainerako orduetan soilik sartu ahalko da.
Neurriak zorrotz bete behar dira
Egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatzea, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.
- Erabili musukoa uneoro.
- Eskuak maiz garbitu
- 1,5 metroko distantziak errespetatu
- Saihestu pilaketak.
- Berrogeialdiak zorrotz egin.
- Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak bere neurriak gogortu ditu Covid 19-ren transmisioa eteteko.