Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Azaroaren 1 arte luzatuko dira Urnietako Udalak harturiko neurriak Covid 19 kasuek gora egin dutela ikusita

.

2020·10·24


Covid 19 kasuek gora egin dute azken egunetan Urnietan 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 1615,51ra iritsiz, eta ondorioz, Udalak astelehenean harturiko neurriak gutxienez beste astebete luzatzea erabaki du joera negatibo hori iraultzen saiatzeko. Jorge Segurado alkateak herriko egoera oso kezkagarria dela adierazi du eta lankidetza eta erantzukizuna eskatu die beste behin herritarrei, izan ere, bere hitzetan denak batera norabide berean jardutea ezinbestekoa Covid 19-ari aurre egiteko. Zentzu horretan, ezarritako neurri guztiak betetzearen garrantzia azpimarratu du, bai prebentziozkoak, bai Udalarenak eta baita, atzo Eusko Jaurlaritzak indarrean jarritakoak ere. Era berean azaldu du, neurri horiek betetzen laguntzeko herriko kaleetan udaltzainek duten presentzia areagotu dutela, txanda bakoitzean dagoen udaltzain kopurua bikoiztuz. Horretaz gain, herriko ostalaritza guneei gutun bat helarazi dietela zehaztu du neurri berriak jakinaraziz eta laguntza eskainiz. Neurri horiekin guztiekin eta herritarren jarrera egoki batekin egoera hobetzea espero du Seguradok.

Udalak harturiko neurriak

Udalak astelehenean hartutako eta azaroaren 1 arte indarrean jarraituko duten neurrien artean, jende ugari ibiltzen zen hainbat udal-guneren itxiera nabarmentzen da. Gune horietan ematen diren formakuntza ikastaroak eta UdazkeneanK egitarauaren barruan programaturiko kultur eskaintza ere eten egin dira eta herriko kluben jarduerak ere bertan behera utzi dira (ondorengo lekuetan garatzen direnak), lehiaketak barne:

  • Kiroldegia
  • Sarobe
  • Musika eskola
  • Frontoia
  • Gaztelekua
  • Jubilatuen Egoitza (jarduerak eten dira, baina taberna, ile-apaindegi, masajista eta kallista zerbitzuak mantentzen dira)
  • Ikasketa gela
  • Liburutegia (liburuak alokatzeko zerbitzua bakarrik mantenduko da)

Bertan, Lekaio eta Gazte Informazio Puntua irekita baina neurriak hartuta

Bestalde, Bertan herritarrentzako arreta-bulegoak zerbitzua eskaintzen jarraituko du, baina ezinbesteko kasuetan soilik bertaratzea gomendatzen zaie herritarrei, garrantzi berezia ez duten gaietarako modu telematikoa eta telefono bidezko forma lehenetsiz. Prebentzio-neurriak zorrotz betearaziko zaizkie bertaratzen diren pertsonei:

  • Banaka sartu beharko da.
  • Kanpoan itxaron beharko da udal langileak deitu arte
  • Musukoa eraman beharko da etxetik
  • Sartzerakoan eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira.

Lekaio kultur etxeak eta Gazte Informazio Puntuak ere zabalik jarraituko dute, bonu kanpainaren salmenta bi toki horietara lekualdatu dela kontuan hartuta, baina salmenta aldez aurreko hitzorduarekin eta modu mailakatu eta kontrolatuan egingo da.

Parkeak itxita gauetan

Bestalde, gaueko 20:30etatik goizeko 9:30etara ezin izango da parkeetan egon, eta gainerako orduetan soilik sartu ahalko da.

Neurriak zorrotz bete behar dira

Egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatzea, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Saihestu pilaketak.
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

Bestalde, aurretik aipatu moduan, Eusko Jaurlaritzak hainbat neurri ezarri zituen atzo eta horiek ere gogorarazi egingo ditugu.

EUSKO JAURLARITZAREN NEURRIAK


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

x

Izan zaitez lehena herriko albisteen berri izaten

Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.

Nola instalatu PWA?

Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.

Android gailu bat baduzu, sakatu "Instalatu".

Instalatu Ez instalatu

x

Jakinarazpenak

Gailuaren jakinarazpenak aktibatu nahi dituzu azken berriak jasotzeko?

Bai Ez, mila ezker

x

Jakinarazpenak blokeatuta daude

Desblokeatu itzazu jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Itxi