Azaroak 25 egunaren baitan Egapeko eta Magaleko ikasleek ekintza desberdinak burutu zituzten
2022·11·28
Azaroak 25 egunaren baitan (Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna), Egapeko eta Magaleko ikasleek zenbait jarduera burutu zituzten haien ikastetxeetan.
Jarduera horien helburua indarkeria sexista ekiditea zenez, Egape ikastolako ikasleek aurkeztutako materialak, ipuinak eta ikus-entzunezkoak, aniztasuna lantzera eta hainbat egoera sexista identifikatu eta horien inguruan hausnartzera bideratu zituzten. Hausnarketak egin ostean, eskulan ezberdinak egin zituzten haien eskolako ate eta pasabideak apaintzeko. Izan ere, berdintasunean hezitako eta indarkeriarik gabeko gizarte bat nahi dute.
Magale ikastetxean berriz, Haur hezkuntzako ikasleek Arturo eta Dorotearen ipuina kontatu, berari buruz hitz eta denen artean mural polit bat egin zuten. LH1, 2 eta 3koek bere aldetik, Arturo eta Dorotearean ipuina oinarri hartuta, gaia landu zuten, eguneroko bizitza eta ikusten dituzten edota gertatzen zaizkien kontuei buruz hitz eginda eta hausnarketak burututa. Eta, amaitzeko, denen artean mural eder bat egin zuten.
LH4, LH5 eta LH6-ko ikasleek bestalde, egunari buruzko informazioa interneten aurkitu zuten. Aurkitutako informazioa gelan aurkeztu edota komentatu zuten ondoren, eta errealitatea berdina den edo ez kontrastatu. Halaber, beraiek bizi izaten dituzten eguneroko momentuetaz jabetu eta mundu mailan gertatzen denari buruz hausnartu zuten. Era berean, egoera hobetzeko zer egin daitekeen pentsatu zuten. Ikasle horiek horma-irudi batekin amaitu zuten eguna.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.