Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Auto elektriko eta hibridoetarako kargagailuak martxan dira
2023·09·06
Urnieta gero eta herri jasangarriagoa izateko egiten ari den bidean, Udalak beste urrats bat eman du ibilgailu elektriko eta hibridoentzat kargagailuak jarrita. Izan ere, kotxe horiek kutsadura eta zarata murrizten dute.
Bi kargagailu ipini dira, bat kiroldegiaren aurrean eta bestea udaletxearen atzean. Instalazio guztia egin ostean eta makinak programatu eta gero, erabilgarri daude dagoeneko.
Mota horretako ibilgailuak sustatzeko eta makinen erabilera aztertzeko, hasiera batean, doan erabili ahalko dira. Ondoren, ordainpekoak izatera igaroko dira, tarifak araututa.