Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Aurretiko hitzordua hartu behar da urtarrilaren 5ean Errege Magoak ikusteko

.

2021·12·28


Covid19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, aurten ere ez da ospatuko Errege Kabalgata, baina Erregeak modu ordenatu eta kontrolatuan ikusteko aukera izango dute urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Udal frontoian haurrek.

Hartu hitzordua online urtarrilak 4 arte

Horretarako, txanda desberdinak antolatuko dira umeen adinaren arabera eta horietakoren batean joateko hitzordua hartu beharko da online bibe.me plataformaren bidez. Urtarrilaren 4a izango da hitzordua hartzeko azken eguna.

  • 2019ko urritik aurrera jaiotako haurrentzako hitzordua Meltxorrekin.
  • 2017tik 2019ko irailera bitartean jaiotako haurrentzako hitzordua Gasparrekin.
  • 2015ean eta 2016an jaiotako haurrentzako hitzordua Baltasarrekin.
  • 2014an edo lehenago jaiotako haurrentzako hitzordua. 6 urtetik gorako haurrek aukera izango dute Erregeak agurtzeko 19:00etatik aurrera.

Anai arrebak

0-6 urte bitarteko anai arreben kasuan berriz, hitzordu bakarra hartu beharko da. Hau da, nahikoa izango da haur gazteenaren hitzordua hartzea. Horrela, anai-arreba horiek guztiek Errege bera agurtuko dute. Bibe.me webgunean hitzordua hartzerako unean zehaztu behar da haur bakarrarekin, bi haurrekin edo eta hiru haurrekin joango zaren.  

HARTU HITZORDUA ONLINE

Funtzionamendu arauak

Ekimena behar bezala eta segurtasun arauak errespetatuta gara dadin ondorengo irizpideak bete beharko dira:

  • Covid ziurtagiria erakutsi beharko dute haurrekin joaten diren 12 urtetik gorako pertsonek.
  • Frontoiaren barruan musukoa erabili beharko da. 
  • Gehienez hitzordua baino 15 minutu lehenago gerturatu beharko da.
  • Ilarak eta pilaketak ekiditeko sarrera eta irteera mailakatuak izango dira.
  • Txanda ez dutenek ezingo dute sartu Erregeak agurtzera.

Balio ekologikoak indartzeko opariak

Bestalde, aurten banatuko diren opariei dagokienean, balore ekologikoak indartzeko balioko dute. Halaber, 2019ko urria eta 2021eko urria bitartean jaiotako Urnietako haurrek aukera izango dute San Miel jaietako haur jaio berrien zapia eskuratzeko.

Zalantzak

Zalantzaren bat duten herritarrek edo hitzordua online hartzeko zailtasunak dituztenek Lekaioko bulegora dei dezakete:

  • 943008033

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA