Aurrera jarraitzen du Ermotegi 27 HEA eremuan 130 etxebizitza eraikitzeko kudeaketak
2021·02·19
Urnietako Udalak aurrera jarraitzen du Ermotegi 27 HEA eremuan 130 etxebizitza eraikitzeko prestatu beharreko dokumentazioarekin. Abenduaren 4an egindako osoko bilkuran Plan Bereziaren testu bategina aho batez onartu ondoren, gaur goizean behin betiko onartu da adostasun hitzarmena, eta urbanizazio proiektuaren hasierako onarpena ere egin da. Dokumentuen sinadura ekitaldian Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Felipe Gomez Britac S.L. enpresaren ordezkaria egon dira. Britac S.L arduratuko da etxebizitzak eraikitzeaz.
Laster, Birpartzelazio Planari hasierako onarpena emango zaio, eta, ondoren, eraikuntza proiektuak onartuko dira. Segurado eta Gomez pozik agertu dira azken aurrerapen horiekin, eraikuntzaren hasiera gero eta gertuago baitago, nahiz eta aurretiko lanak hasita dauden dagoeneko.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.