Aurrekontu irekien parte hartze prozesuko emaitzen itzultzea: aurkezpen publikoa azaroaren 15ean, 19:00etan, Lekaion
2021·11·12
Urnietako Udalak bi parte hartze prozesu abian jarri zituen maiatzean herritarrak entzuten jarraitzeko eta haien ekarpenak jasotzeko. Bat, aurrekontu irekiena, 2022an 150.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko, eta, bestea berriz, herriko zein plaza edo parke estali erabakitzeko.
Aurrekontu irekien prozesuan Udaleko teknikariek lehenetsi dituzte herritarrek egindako proposamenak eta erabaki dute zein hobekuntza gauzatuko diren hurrengo urtean.
Herritarrei emaitza horien berri emateko eta hautaturiko hobekuntzak azaltzeko aurkezpen publiko bat egingo da azaroaren 15ean, 19:00etan, Lekaio kultur etxean.
Bertan, parke edo plaza estaliaren prozesuaren garapenaren gaineko azalpenak ere emango dira. Izan ere, herritarrek Plazido Muxika plaza estaltzea erabaki ostean, bigarren fasea martxan dago eremu hori partzialki nola estali erabakitzeko.
Beraz, aurkezpenera joateko gonbita luzatzen zaie urnietar guztiei. Sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.