Ate irekiak Saroben irailaren 6an eta 7an ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroak probatzeko
2021·09·02
Sarobe arte eszenikoen gunean ate irekien jardunaldiak egingo dira hurrengo astelehen eta asteartean, irailaren 6an eta 7an, herritarrek ikasturte honetan eskainiko diren ikastaroak probatzeko aukera izan dezaten.
Beraz, urnietarrak jardunaldi hauetan parte hartzera animatzen dira ikastaro horiek nolakoak izango diren eta berauetan zer egingo den ezagutzeko, eta gustatuz gero izena emateko.
Ondorengoak dira probatu ahalko diren ikastaroak eta bakoitzaren ordutegiak:
Irailak 6
- Gazte funky: 17:45-18:45
Irailak 7
- Yoga: 9:15-10:45 eta 18:30-20:00
- Pilates: 10:15-11:15 eta 19:30-20:30
Izena eman
Proba saio hauetan doan parte hartzeko izena eman ondorengo helbidera idatziz edo telefono zenbakira deituz:
- sarobeharrera@urnieta.eus
- 943008042
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.