Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Argazki Digital Lehiaketaren sari banaketa azaroaren 29an, 18:00etan, Lekaion

.

2022·11·23


Urnietako Udalak “Urnietako Argazki Digital lehiaketa 2022” antolatu du “Urnietako ondarea bakoitzaren ikuspegitik” gaitzat hartuta. Izan ere, euskal kultura eta ondarea dira Urnietaren nortasunaren adierazpen nagusiak eta herri honek kultura unibertsalari egindako ekarpen historikoaren lekuko garrantzitsuenak. Horrela, Urnietako Udalarentzat funtsezkoa da ondare hori babestea, defendatzea eta aberastea. Ekimen honen helburua da, kultura-ondasun horiek, egungo belaunaldiek ezagutu eta gozatzeko – iraganaren aparteko herentzia gisa –, eta etorkizuneko belaunaldietara ahalik eta baldintza onenetan helarazteko irudiak bildu eta gordetzea.

Argazkilaritza maite duten eta kamera digitala duten pertsona guztiek izan dute parte hartzeko aukera, Horretarako, gehienez 5 argazki entregatu behar zituzten urriaren 10etik urriaren 21era bitarte.

Sari banaketa

Guztira 18 pertsonek hartu dute parte, horietatik gehienak urnietarrak, eta, orotara, 67 argazki jaso dira. Parte hartu duten pertsonen artean sariak banatuko dira bi kategoriatan banatuta. Alde batetik 14 urte arteko haurrak, eta, bestetik 15 urtetik aurrerako helduak. Ondorengoak izango dira kategoria bakoitzean banatuko diren sariak: 

Helduen kategorian (15 urtetik aurrera):

  • 1. argazki bilduma: 200 € eta saria
  • 2. argazki bilduma: 100 € eta saria
  • Urnietar baten 1. argazki bilduma: 100 € eta saria
  • Urnietar baten 2. argazki bilduma: 50 € eta saria
  • Argazki onenaren 1. saria: 100 € eta saria
  • Argazki onenaren 2. saria: 50 € eta saria

14 urte arteko kategorian:

  • 1.argazki bilduma: saria
  • 2. argazki bilduma: saria

Sari banketa ekitaldia hurrengo asteartean izango da, eta bertan jakinaraziko da zeintzuk diren saridunak:

  • Eguna: Azaroak 29
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia

Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA