Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Arantzubiko biribilgunea asfaltzeko lanak gauzatuko dira otsailak 9-10 bitartean

.

2022·02·08


Arantzubiko biribilgunearen egoera hobetzeko asmoz asfaltatze lanak gauzatuko dira otsailak 9-10 bitartean egunez.

Lanek dirauten bitartean Erratzuko zubitik Arantzubiko biribilgunera doan errepidea moztuta egongo da. Beraz, poligonora sartu edo bertatik irten nahi dutenek ITV-ko aldetik egin beharko dute. 

Bestalde, San Joan plazako Ermitatik Arantzubira doan bidea ere moztuta egongo da epe horretan. Dena den, Yurramendi kaletik jaisteko eta Urraka auzora joateko aukera egongo da Geltoki kaleko errepidetik.

Dendaldegi edo Los Herreros kalean garajea dutenek bere aldetik, eremua kontrolatzen egongo diren Udaltzainen indikazioak jarritu beharko dituzte.

Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA