Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

APP-aren albisteen atalaren diseinua aldatu da, erakargarriagoa eta ikusgarriagoa eginez

.

2021·04·08


Urnietako Udalak APPko albisteen atala berritu du, erakargarriagoa eta ikusgarriagoa eginez diseinuari dagokionez. Aldaketarekin garrantzi handiagoa eman zaie argazkiei, kontuan hartuta hori dela plataformara sartzerakoan ikusten dugun lehen gauza. Aldaketa honekin mezuen argitasuna areagotu nahi da ikusizko komunikazio deigarriago baten bidez.

Urnietari buruzko informazio guztia eskura

Teknologiaren aroan bizi gara, eta smartphone-ak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira gure bizitzan, eskaintzen dizkiguten aukera guztiei esker, ia dena eskura izan baitezakegu klik gutxi batzuetan beraiei esker.

Errealitate horretaz jabetuta, Urnietako Udalak APP bat garatzea eta herritarren eskura jartzea erabaki zuen 2017an, herriko informazio garrantzitsuena modu argi, zuzen eta errazean emateko.

Erabiltzaileen kopuruak gora egin du nabarmen

Harrera bikaina izan zuen APP-ak eta urtez urte erabiltzaile kopurua handitzen joan da. Hainbat atal ditu. Alde batetik, Udalak egiten duen guztiaren berri izateko balio duten albisteak daude. Agendak berriz, hilabete bakoitzean eskaintzen diren jarduerak

ezagutzeko aukera ematen du. Halaber, kulturak, kirolak, garraioak eta zerbitzu soziosanitarioek beren lekua dute. APParen bidez, programatzen diren ikuskizunetarako sarrerak ere eros daitezke eta kiroldegira kirola egitera joateko online hitzorduak hartzeko aukera dago.

Bestalde, aplikazioa herritarren parte-hartzea sustatzeko tresna ere bada. Izan ere, intzidentzien atalaren bidez, hobetu daitekeen guztiaren berri eman dakioke Udalari. Horretarako, argazki bat, deskribapen txiki bat eta proposatutako hobekuntzaren kokapen zehatza sar daitezke. Era berean, prozesu parte-hartzaileak gaitzen direnean, urnietarrei bozkatzeko edo proposamenak egiteko aukera ematen zaie, horretara bideraturiko atal espezifikoaren barruan.

Laster hobekuntza gehiago izango dira

Adierazi den bezala, orain albisteen atala berritu berri da, baina Udala lanean ari da beste atal batzuetan hobekuntza gehiago ezartzeko eta horietan dagoen informazioa eguneratzeko. Beraz, laster izango dira berritasun gehiago ildo horretan, eta unea iristen denean jakinaraziko dira.

Doan deskarga daiteke

Aplikazioa tresna erabilgarria eta konpletoa da, eta doan deskarga daiteke, Android sistemako zein Appleren mugikorretan beste edozein aplikazio bezala. Era berean, hobekuntzak gailu batean automatikoki inplementatu ez badira, aplikazioa eguneratu egin daiteke azken bertsioa lortzeko.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.