Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea APP-aren agendaren atalen diseinua aldatu da, erakargarriagoa eta ikusgarriagoa eginez
2021·05·03
Urnietako Udalak APPko agendaren atala berritu du, erakargarriagoa eta ikusgarriagoa eginez diseinuari dagokionez. Gauza bera egin zen apiril hasieran albisteen atalarekin ere. Aldaketa horiekin garrantzi handiagoa eman zaie argazkiei, kontuan hartuta hori dela plataformara sartzerakoan ikusten dugun lehen gauza. Horrela, mezuen argitasuna areagotu nahi da ikusizko komunikazio deigarriago baten bidez.
Urnietari buruzko informazio guztia eskura
Teknologiaren aroan bizi gara, eta smartphone-ak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira gure bizitzan, eskaintzen dizkiguten aukera guztiei esker, ia dena eskura izan baitezakegu klik gutxi batzuetan beraiei esker.
Errealitate horretaz jabetuta, Urnietako Udalak APP bat garatzea eta herritarren eskura jartzea erabaki zuen 2017an, herriko informazio garrantzitsuena modu argi, zuzen eta errazean emateko.
Erabiltzaileen kopuruak gora egin du nabarmen
Harrera bikaina izan zuen APP-ak eta urtez urte erabiltzaile kopurua handitzen joan da. Hainbat atal ditu. Alde batetik, Udalak egiten duen guztiaren berri izateko balio duten albisteak daude. Agendak berriz, hilabete bakoitzean eskaintzen diren jarduerak
ezagutzeko aukera ematen du. Halaber, kulturak, kirolak, garraioak eta zerbitzu soziosanitarioek beren lekua dute. APParen bidez, programatzen diren ikuskizunetarako sarrerak ere eros daitezke eta kiroldegira kirola egitera joateko online hitzorduak hartzeko aukera dago.
Bestalde, aplikazioa herritarren parte-hartzea sustatzeko tresna ere bada. Izan ere, intzidentzien atalaren bidez, hobetu daitekeen guztiaren berri eman dakioke Udalari. Horretarako, argazki bat, deskribapen txiki bat eta proposatutako hobekuntzaren kokapen zehatza sar daitezke. Era berean, prozesu parte-hartzaileak gaitzen direnean, urnietarrei bozkatzeko edo proposamenak egiteko aukera ematen zaie, horretara bideraturiko atal espezifikoaren barruan.