Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2021·05·28
Kiroldegia erreformatzeko gauzatzen ari diren obren barruan padel pistako estalkiko zertxen instalazioa gauzatuko da. Pieza horiek ekartzen dituzten kamioiak pasatzeko beharrezkoa duten espazioa bermatzeko kiroldegi aurreko eta inguruko kaleetako aparkaleku batzuk itxiko dira tamaina handia dela eta, Akan kalean eta Errekalde kalean hain zuzen.
Ekainaren 1ean itxiko dira aparkalekuak
Garraioa ekainaren 3an etorriko da piezak ekartzeko. Kiroldegira iristeko espazioa libre egon dadin Udaltzaingoa beharrezko aparkalekuak ixten hasiko da ekainaren 1ean. Era berean, behin-behineko erretentzioak edo mozketa txikiak egon daitezke kamioiak iristen eta irteten diren momentuetan.
Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik sortu daitezkeen eragozpenengatik.