Aparkaleku batzuk kenduko dira Dendaldegi kalean “Maixabel” filmaren grabaketak gauzatzeko
2021·02·24
Iciar Bollainek zuzentzen duen “Maixabel” pelikula gauzatzeko filmazio lanak hasi dira. Errodajea Gipuzkoa eta Arabako puntu desberdinetan egingo da eta pasarte batzuk Urnietan grabatuko dira.
Aparkalekuak itxiko dira otsailaren 28an
Arrazoi horrengatik, aparkaleku batzuk kenduko dira behin-behinean Dendaldegi kalean. Grabaketak martxoaren 2an izango dira egun osoan zehar, baina egun horretan beharrezko eremua libre egon dadin, Udaltzainak igande honetan, otsailaren 28an hasiko dira aparkalekuak kentzen.
Aparkaluak kenduko diren arren, kale horretan garajea dutenek igarobidea ahalbidetuta izango dute kotxea sartu edo ateratzeko.
Barkamena eskatzen da aldez aurretik sortuko diren eragozpenengatik.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.