Antzerkia eta Bakarrizketa Euskaraldiko ekitaldien barruan
2020·11·27
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia ospatzen ari da egun hauetan eta ekimen horren barruan bi ekitaldi antolatu dira Urnietan. Igande honetan Egapexouren antzerkia izango da ikusgai eta astelehenean berriz, Txor-Txor bakarrizketa Xabier Artiedaren eskutik.
Egapexouren antzerkia
Joxe Mari Berasategik zuzenduriko antzezlana izango da eta 50 pertsonentzako edukiera egongo da.
- Eguna: azaroak 29
- Ordua: 12:00
- Lekua: Berrasoetako parkea (eguraldi txarra eginez gero Egape ikastolako frontoian).
- Sarrera: doan, momentuan bertan edukiera bete arte.
Bakarrizketa
Xabier Artiedak Txor-Txor bakarrizketa umoretsua eskainiko du Euskaraldia ardatz hartuta. 40 pertsonentzako edukiera izango da.
- Eguna: azaroak 30
- Ordua: 19:00
- Lekua: Lekaion kultur etxea
- Sarrera: doan. Gonbidapenak 18:00etatik aurrera Lekaioko sarreran.
Interesa duten herritarrei bi ekitaldietara denborarekin joatea eskatzen zaie sarreran jende pilaketak ekiditeko.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.