Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Antzerki tailerraren “UBU las sonrisas son risas” ikasturte amaierako entsegu irekia ekainaren 18an, Saroben
2021·06·08
Antzerki tailerraren “UBU las sonrisas son risas” ikasturte amaierako entsegu irekia ikusteko aukera izango da ekainaren 18an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: ekainak 18
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: doan, gonbidapenarekin
Gonbidapenak eskura daitezke Saroben eta online
Interesa dutenek gonbidapenak eskura dituzte Sarobeko bulegoan:
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eskura daitezke www.bibe.me webgunean.
Sinopsia: Aita UBU: eta zer gehiago, zer gehiago?
Ama UBU: kapelina bat!
Aita UBU: eta zer gehiago, zer gehiago?
Ama UBU: aterki bat eta gaban handi bat!
Aita UBU: eta zer gehiago, zer gehiago Ama Ubu?
Ba al du mugarik botere-irrikak? Edo hondorik gabeko zaku bat bezalakoa da, elikatzen duzun heinean handiagoa bihurtzen dena eta gehiago eskatzen dizuna? "Ubú Rey" (antzerki absurduaren aitzindaritzat hartzen den lana) Alfred Jarryk idatzi eta antzeztu zuen 1896an.
Sortu zenetik ehun urte baino gehiago igaro badira ere, bere gaia denboragabea da, gizarte guztietan, egungoa barne, zoritxarrez oso indarrean dagoen zerbait baita, botere-irrika eta ustelkeria kasu. Ezaguna egiten zaigu, ezta?
Fitxa teknikoa
Aktoreak
Aita Ubú: Esther Modia
Ama Ubú: Eva Castellanos
Puercura kapitaina: Pilar Brandariz
Venceslao: Xabier Odriozola
Rosamunda: Diana Duran
Pelelao: Julio Nogales
Boleslao: Idoia Garrido
Argiztapena: Pablo Lusarreta
Zuzendaria: Mikel Agirregomezkorta