Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Antton Kazabon: “erreferente izan diren pertsonen transmisioan lehen urratsa emateko helburua dute liburu hauek”.

.

2021·10·27


Antton Kazabonek idatziriko eta Urnietako Udalak babesturiko “Lurdes Iriondo Lulu” haurrentzako liburua argitaratu da. Iriondo idazlea eta kantaria izan zen eta euskal kulturaren erreferenteetako bat da, izan ere, 1960eko hamarkadan zehar loratu zen euskal kanta berriaren interpreterik adierazgarrienetako bat baita, “Ez dok amairu” talde ezagunaren baitan emakume bakarra. 

Liburu honen bidez, gure kulturaren transmisioan ekarpena egin nahi da, erreferente izandako pertsona horien gaineko ezagutzak presente egoten jarrai dezaten. Bertan, Iriondoren bizitzako pasarte esanguratsu batzuk kontatzen dira.

Nondik sortu zen liburua idazteko ideia?

Duela urte batzuk Benito Lertxundiren emanaldi bat entzuten ari nintzela jabetu nintzen idolo eta erreferente diren Lertxundi eta beste hainbat euskal kulturgileren berri ematen ez badugu gure ondorengo belaunaldiek ez dutela jakingo nortzuk diren. Hausnarketa horretatik abiatuta pentsatu nuen niretzat artista handi eta erreferente izan diren zenbait pertsonen inguruko liburuak idaztea eta proiektu hori aurrera ateratzea. 

Erraza izan da proiektua garatzea?

Argitaletxe batzuetara joaten hasi nintzen proiektua azaltzeko eta aurretik pertsona horien erreferentziek testu liburuetan egon beharko luketela esaten zidaten. Nik berriz, pentsatzen nuen, horretarako oinarri bat jartzeko aukera egokia genuela. Azkenean, denonartean argitaletxeak proiektuaren aldeko apustua egin zuen eta Benito Lertxundiren bizitzari buruzkoa izan zen kaleratu genuen lehen liburua. 

Eta orain zabaldu da Lourdes Iriondoren gaineko liburua, bera ere erreferente handia.

Gaur egun normala izan arren, garai hartan emakume bat gitarrarekin taula gainean ikustea ez zen hain ohikoa. Azpimarratu egin behar da Lourdesek eman zuen pausoa eta gizonen artean ireki zuen bidea. Ziur neska askorentzat ispilu izango zela. Bera izan zen “Ez dok amairu” talde ezaguna osatu zuten kideen artean emakume bakarra. Gauzak horrela, Lertxundi eta Leteren liburuen ostean, Iriondorena lantzea erabaki nuen.

“Lurdes Iriondo Lulu” da liburuaren izenburua. Zergatik “Lulu”?

Liburua idatzi aurretik informazioa bildu nuen eta horretarako bilera batzuk egin nituen Koro Berasategirekin, Lourdesen ilobarekin. Hark esan zidan Lourdesi “Lulu” deitzen ziotela, eta gustatu egin zitzaidan. Hortik dator tituluan “Lulu” erabili izana. Berasategik bileran kontaturikoaz gain idatzi bat bidali zidan bera txikia zeneko oroitzapenekin eta datu batzuekin, oso baliagarriak izan zaizkit.

Liburua haurrei zuzendua dago, eta beraz, idazteko modua haiei egokitua egongo da, ezta?

Liburua 6-8 urteko haurrentzat da gutxi gorabehera. Adin horretako umeei jolasteko liburuak eskaini behar zaizkie, irudiz eta kolorez josiak daudenak erakargarri egiteko. Testuak oso arina izan behar du, eta tonuarekin asmatzea funtsezkoa da. Gero, pixkanaka, adinean aurrera egin ahala joango dira liburu landuagoak irakurtzen. Hasieran, liburuak jostailu baten funtzioa bete behar du.

Beraz, Jon Mitxelenak marrazkiekin egindako lana goraipatu behar da.

Oso lan ona egin du, marrazki bizi-biziekin. Eta Unai Pascualen lana ere nabarmendu behar da, maketazioan, koloreekin eta antolaketarekin bete-betean asmatu baitu. Nik berriz, testu arin eta xumeak erabili ditut haurrengana iristeko. Hala, beraientzat jostalarienak izan daitezkeen gauzak kontatu ditut. Gero, haur horiek galdetuko diete haien guraso edo aiton-amonei gauza gehiago Lourdesi buruz. Erreferente izan diren pertsonen transmisioan lehen urratsa emateko helburua dute liburu hauek. 

Zer nabarmenduko zenuke liburutik?

Lourdesek 20 urte inguru zituela Kongora misiolari joateko asmoa zuen, baina bihotzeko gaixotasun bat detektatu zioten, operatu egin behar izan zuten eta bizitza lasaia egin behar zuenez hemen geratu zen. Gaixotu izan ez balitz monja izango zen ziurrenik. Zer den bizitza, berez negatiboa zen gertaera haren ondorioz eta ostean burutu zuen ibilbideagatik da gaur egun erreferente Iriondo. Oso emakume ausarta izan zen.

Zure ibilbideari dagokionean 100 liburutik gora argitaratu dituzu, bada zerbait.

Ni irakaslea nintzen eta 87an ikastolako irakasle batek haurrek letrak errazago ikasteko bertso batzuk idaztea eskatuta hasi nintzen idazle lanetan kasualitatez. Idatzitakoak emaitza ona eman zuela ikusita ikasturte amaieran, idatzitako orri guztiak hartu eta Elkar argitaletxera joan nintzen. Gustatu egin zitzaien eta publikatzea erabaki zuten, horrela hasi nuen bidea. Hiru liburu txiki atera zituzten “Letrak bertsotan”, eta gero, Elkarretik deitu zidaten beste lan batzuk egiteko animatuz, eta enkarguz, nire burua deskubrituz hasi nintzen. Gustatu egin zitzaidan eta une hartatik aurrera bi gauzak uztartu nituen. Orain, jubilatuta egonik asko disfrutatzen dut. 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

x

Izan zaitez lehena herriko albisteen berri izaten

Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.

Nola instalatu PWA?

Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.

Android gailu bat baduzu, sakatu "Instalatu".

Instalatu Ez instalatu

x

Jakinarazpenak

Gailuaren jakinarazpenak aktibatu nahi dituzu azken berriak jasotzeko?

Bai Ez, mila ezker

x

Jakinarazpenak blokeatuta daude

Desblokeatu itzazu jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Itxi