Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aniztasun funtzionala duten haurrei multijarduera proiektuan parte hartzen laguntzeko hitzarmena
2023·03·31
Urnietako Udalak lankidetza hitzarmena berritu du Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin, udalerrian erroldatuta dauden eta aniztasun funtzionala duten haurrei zuzendutako proiektua babesteko.
Horrela, Urnietako Udalak hilean 85 euro jarriko ditu adingabe bakoitzeko, jardueran parte hartu nahi duen kirolari bakoitzak eskola kirolaren prezio berean egin dezan.
Kirol Hastapeneko programa (jarduera anitzekoa) aniztasun funtzionala duten haurrei zuzenduta dago, eta Urnietako kiroldegian eta Andoaingo Allurralde kiroldegian egingo da ikasturte honetan.