Aniztasun funtzionala duten haurrei multijarduera proiektuan laguntzeko hitzarmena
2022·04·04
Eskola kiroleko jardueretatik kanpo geratzen diren aniztasun funtzionala duten haurrei multijarduera proiektuan parte hartzen laguntzeko hitzarmena sinatu du Urnietako Udalak Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioarekin. Sinadura ekitaldian izan dira Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Blanca Aranguren Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko presidentea.
Urnietako Udalak hileko 85 euro emango dizkio Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioari, programan parte hartzen duen eta herrian erroldatuta dagoen adingabe bakoitzeko. Alde batetik, jardueraren kostu osoaren %33 ordainduko du; hilean 50 euro, parte-hartzaile bakoitzeko. Bestetik, Ezintasun Aitortua duten Adingabeak Artatzeko Programaren barruan, Urnietako Udalak hilean 35 euroko beste kuota bat ordainduko du parte-hartzaileko, gizarteratzea sustatzeko eta eskola kiroleko jardueraren kostua udalerrian antolatzen diren antzeko jarduerekin parekatzeko.
Aniztasun funtzionala duten haurren kirol hastapena (multijarduera) programa Urnietako kiroldegian eta Andoaingo Allurralde Kiroldegian egingo da 2021-2022 ikasturtean.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.