Animatu, parte hartu Mintzalagun egitasmoan eta praktikatu euskara
2021·11·17
Ikasturte berriarekin batera, Urnietako Mintzalagun programa ere hasi da. Mintzalagun mintzapraktika programa bat da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzen dituena. Azken finean euskara ikasten ari diren pertsonei gelatik kanpoko egoera batean euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea bilatzen da AEK-ren eta Urnietako Udalaren lankidetzari esker garatzen den programa honen bidez.
Astean behin euskaraz egiteko txokoa
Mintzalagun programari esker, lagun giroan elkartuta astean behin euskaraz patxadaz aritzeko aukera dute parte hartzaileek. Biltzen diren pertsonen artean bi talde bereizten dira. Euskara ikastera doazen pertsonei Bidelariak deitzen zaie, eta ikasketa prozesu horretan laguntzera doazen euskaldun zaharrei, berriz, Bidelagunak.
Halaber, ohiko hitzordu horiez haratago, bestelako ekintzak ere antolatzen dira: hala nola, tailerrak, hitzaldiak eta txangoak.
Segurtasun neurriak bermatuta
Bestalde, Covid 19-a dela eta oraindik ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, beharrezko prenbentzioa-neurri guztiak hartuko dira mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan partaideen segurtasuna bermatzeko.
Izena eman
Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko interesa duten pertsonek (bai bidelariak eta baita bidelagunak ere) ondorengo aukerak dituzte izena emateko.
- Whatsappa: 662 338 747
- Web orri honetan: http://emanizena.praktikatu.eus/
- Euskaltegian
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.