Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Aizkoragintzaren gaineko bisita komentatua
2023·10·11
Urnietak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du. Kultura ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta hura osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri, eta, hain zuzen, hori guztia ezagutzera ematea da jardunaldi hauen helburua.
Jardunaldi horien barruan Urnietan garatuko den ekimena aizkoragintzari buruzkoa izango da. Jose Ramon Jauregi da Euskal Herriko azken aizkoragilea eta bere jakintzaren berri jasotzeko aukera izango da bisita komentatu baten bidez: burni zatia hartu eta berotzetik aizkora egin arte. Aukera paregabea gure ondarean murgildu eta erroetara bidaia ziraragarri bat egiteko.
Hitzordua urriaren 28an izango da goizeko 10:00etan, Erratzu industrialdeko 1 zenbakian. Ekintza doakoa da, baina plaza mugatuak izango dira. Parte hartzeko deitu 943 00 80 00 zenbakira edo idatzi merkataritzaurnieta@urnieta.eus helbidera.