Adarra eta Usabelartzako lur-sailak garbitu dira

2020·10·30
“Goilarre” programari esker Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendi publikoetako larreetan hobekuntzak gauzatzen dira. Programa horren barruan kokatzen dira Urnietako herri sailak, Adarra eta bere inguruak, hain zuzen.
Lan horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak programatzen ditu, eta antolaketa horren baitan, Adarra eta Usabelartza inguruko sailak garbitu dira. Horrela, mendietako larreen egoera hobetzen laguntzen da eta bertako abereentzat bazka hobeak lortzen dira.
Urnietako Udala larren zaintza eta mantenua bultzatuz
Urnietako Udalak larreen mantenu eta hobekuntzetarako diru-sail bat bideratzen du urtero. Aurten, 6.000 euro erabili dira zeregin horretarako eta Foru Aldundiak ere ekarpena egin du. Elkarteak bere aldetik bere lana eskaintzen du.
Diru kopuru hori, larreen hobekuntzaz gain, eremuko bideak egokitzera, eta itxiturak eta ganadua behar den moduan kudeatu ahal izateko baliabideak jartzera bideratzen da.
Auzolana eta elkarlana
Urnietako mendi publikoetara ganadua eraman nahi duten ganaduzaleek Adarra-Usabelartzako elkarteko kide izan behar dute. Kide horiek, haien artean auzolanean jarduten dute, eta era berean, Udaletxearekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzen dira zaintza eta konponketa lanak eginez.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.