Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Abian jarriko da Urnietako Emakumeen* Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa

.

2022·03·07


Udalerriko *emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa jarriko du abian *emakumeentzat.

Udaberri honetan, maitasun erromantikoaren dekonstrukzioa eta patriarkatuak baldintzatutako harreman sozio-afektiboak gai nagusiak izango dira planteatutako proposamenen barruan. Hori lantzeko, martxoa eta ekaina bitartean luzatuko den eskolak, inaugurazio ekitaldi bat, hiru tailer (talde dinamikak, arte terapia eta emakumeen arteko loturak sakontzeko espazioak), bi zineforum eta amaierako ekitaldi bat izango ditu.

Gainera, neska gazteek protagonismo berezia izango dute eskolan; izan ere, proposamen bat garatuko da haientzat bereziki: “Neska gazteentzako Jabekuntza Eskola”. Horren bidez, bereziki bere interesei eta beharrei erantzuten saiatuko da. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 31 baino lehen jarri beharko dute harremanetan berdintasun arloarekin (berdintasuna@urnieta.eus).

Izen-ematea

Tailer orokorretarako izen-emateak martxoaren 2an ireki ziren eta martxoaren 11n amaituko dira. Gainerako jardueretarako, gonbidapenak lortu beharko dira.

Izen-emateak online egin ahal izango dira, baita aurrez aurre ere:

  • Online: https://www.urnieta.eus/eu/emakumeentzako-jabekuntza-eskola /
  • Aurrez aurrekoa: Bertan eta Gazte Informazio Puntua

Gonbidapenak ere bi modutara eskuratu ahal izango dira:

  • Online: www.bibe.me
  • Aurrez aurrekoa: Sarobe

Zaintza zerbitzua

Eskolako jarduerek zaintza-zerbitzua ere izango dute, baina zerbitzu hori eskatu egin beharko da izena emateko edo gonbidapena lortzeko orduan, 15 eguneko aurreikuspenarekin.

Kontrastatutako profesionalak

Udaberriko programazioan, hainbat profesional kontrastatu izango dira: Pepa Bojo, Espazio Lunarra, Amher eta Emagin.

INFORMAZIO GUZTIA ETA PROGRAMA OSOA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.