Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Abian dago Plazido Muxika plaza partzialki estaltzeko parte hartze prozesuaren bigarren fasea; ideien lehiaketa

.

2021·10·22


Urnietako Udalak bi parte hartze prozesu jarri zituen martxan maiatzean. Bat herriko zein parke edo plaza estali erabakitzeko, eta bestea berriz, 2022ko aurrekontuko 150.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko.

Parke eta plazen prozesuari dagokionez, Udaleko teknikariek 7 aukera planteatu zituzten aldez aurreko azterketa bat egin ondoren, baina herritarrek udalerrian dagoen beste edozein espazio proposatzeko aukera ere izan zuten. Azkenean, eremu bozkatuena Plazido Muxika plaza izan zen diferentzia nabarmenarekin, eta Udalak berau partzialki estaltzeko konpromisoa hartu zuen.

Hasieran jakinarazi zen bezala, partaidetza prozesu horrek hiru fase ditu. Lehenengoa herritarren bozketa izan zen, estali beharreko espazioa zehazteko, eta orain, bigarren faseari eman zaio hasiera, urnietarrek aukeratutako espazioa nola estali zehazteko balioko duena.

Azaroaren 21 ideia lehiaketan proposamenak aurkezteko azken eguna

Horretarako, ideia lehiaketa bat abian jarri da, edozein teknikari gaituri irekia dagoena. Proposamenak bitarteko elektronikoak baliatuta aurkeztu beharko dira, udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Azpian atxikitako dokumentuetan zehazten dira besteak beste, deskribapena, baldintza teknikoak, kontratuaren aurrekontua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. Ideia lehiaketan proposamenak aurkezteko azken eguna azaroaren 21 izango da.

Gutxi gorabehera 630m2 estaliko dira

Instalatuko den estalkiak plazaren 630m2 inguru estaliko ditu, prozesuaren hasieran plaza hori hautatuz gero estaltzea proposatu zena baino pixka bat gehiago. Izan ere, plazaren geometria kontuan hartuta, proiekturako aurrekontua handitzea erabaki da, estaldura-eremua handitzeko, plazatik harmailen zati bateraino zabalduz. Horrela, hobetu egingo da etorkizunean izango duen erabilgarritasuna.

Herritarrek 3 proposamenen artean aukeratuko dute

Ideien lehiaketa amaitu ondoren, Udalak epaimahai bat eratuko du, hiru teknikariz osatua, eta horien artean udal arkitektoa egongo da. Hiru pertsona horiek hautatuko dituzte jasotako proposamen guztien artean egokienak iruditzen zaizkien hirurak, kalitate teknikoa, kanpoko itxura, ingurunera egokitzea, materialak eta prezioa kontuan hartuta.

Eta, azkenik, prozesu parte hartzailea amaitzeko, urnietarren txanda iritsiko da berriro ere. Izan ere, urnietarrak izango dira Udaleko teknikariek hautatutako 3 aukera horien artean botoa emango dutenak, eta, beraz, 2022an Plazido Muxika plaza nola estaliko den erabakiko dutenak.

Aurrekontu irekiak

Bestalde, udaleko teknikariek amaitu berri dute aurrekontu irekien partaidetza prozesuaren barruan jasotako proposamen guztien azterketa, eta laster jakinaraziko dira lehenetsi dituzten hobekuntzak.

INFORMAZIO GUZTIA PDF

PLAZIDO MUXIKA PLAZAREN PERIMETROA DWG

TOPOGRAFIKOA DWG


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.