Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Abian da Lurraldebusen kontzesio berria

.

2021·07·01


Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebusen bidez eskaintzen duen autobus zerbitzu berria abian da gaurtik aurrera. Horrela, Lurraldebus sarearen emakida-sistema osatu da, flota berritua mugikortasun jasangarriaren egungo irizpideen arabera diseinatu delarik, izan ere, emisio kutsagarri gutxiko autobus kopuru handiena duen kontzesioa da.

Kontzesio berri honek 30 autobus hibrido ditu estreinatzeko. Horietatik 10, 15 metrokoak dira, 53 eserlekurekin, 17 zutik eta gurpil-aulkientzako 2 espaziorekin. Beste 20 autobusek 12,75 metro dituzte, 41 pertsona eserita, 27 zutik eta gurpil-aulkientzako 2 gune. 10 urte baino gutxiagoko 11 autobusek osatzen dute flota, aurreko enpresa emakidadunak subrogatuta.

Berrikuntza hori bat dator Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak ingurumen-estrategia globalarekin eta klima-aldaketaren aurkako Gipuzkoa Klima 2050ekin duen konpromisoarekin. Emakida hau martxan jartzeak 10.000.000 euroko inbertsioa ekarri du, eta flota moderno eta ekologiko bat izateko balio du, Lurraldebuseko autobus-flota osoa 2040an hibridoa izan dadin lortzeko urrats erabakigarria emanez.

Eguneko, gaueko eta ospitaleetako zerbitzua

Orain arte bezala, Urnietatik hiru autobus linea igaroko dira, egunez, gauez eta ospitalera joateko zerbitzua eskainiz. Hori bai, autobus línea horiek identifikatzen dituzten kodeak aldatu egin dira:

  • BU05: Andoain – Urnieta – Hernani – Donostia

DESKARGATU ORDUTEGIA

  • BU06: Andoain – Ospitalea

DESKARGATU ORDUTEGIA

  • BU40G (gauekoa): Andoain – Urnieta – Hernani – Astigarraga – Donostia

DESKARGATU ORDUTEGIA

 

 

 

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA