Tipologia: erlijiosoa edo hiletakoa. Monumentu megalitikoa. Trikuharria
Garaia: Neolitikoa, Kalkolitikoa/Eneolitikoa, Brontzea
Kategoria: monumentu-multzoa. Gipuzkoako estazio megalitikoak. 21 Oindi-Mandoegiko estazio megalitikoa
Deskribapena:
Trikuharria. Tumuluak 8 m-ko diametroa eta 0,30 m-ko altuera ditu. Erdiko sakonunea, 3 m-ko diametrokoa eta 0,20 m-ko sakonerakoa, barruan bi lauza etzanda dituela. Tumuluaren hegoaldeko sektorean dagoen beste lauza bat. Tokiko hareharri-materialak.
Balorazioa: interes historikoa eta arkeologikoa.
Babes-maila: kalifikatua
Azken buletina: EHAA, 133. zk. (2003-07-08)