Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

5 proposamen jaso dira Plazido Muxika plaza nola estali erabakitzeko

.

2021·11·24


Urnietako Udalak edozein teknikari gaituri irekitako ideien lehiaketa bat abian jarri zuen urrian Plazido Muxika plaza nola estali erabakitzeko, izan ere, eremu hori estaltzea erabaki zuten urnietarrek parte hartze prozesu honen lehen fasean. Azaroaren 21ean amaitu zen ideien lehiaketan proposamenak aurkezteko epea eta orotara 5 proposamen jaso dira ahalbideturiko epean.

Herritarren txanda

Orain, Udalak epaimahai bat eratuko du, hiru teknikariz osatua. Hiru pertsona horiek hautatuko dituzte jasotako 5 proposamenen artean egokienak iruditzen zaizkien hirurak, kalitate teknikoa, kanpoko itxura, ingurunera egokitzea, materialak eta prezioa kontuan hartuta.

Eta, azkenik, prozesu parte hartzailea amaitzeko, urnietarren txanda iritsiko da berriro. Izan ere, urnietarrak izango dira epaimahaiak hautatutako 3 aukera horien artean botoa emango dutenak, eta, beraz, 2022an Plazido Muxika plaza nola estaliko den erabakiko dutenak.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA