Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea 481 PCR proba egin dira gaur joan behar duten 1.883 pertsonen artean
2020·10·22
Gaur arratsaldean 13 eta 40 urte bitarteko urnietarrei PCR probak egiten hasi dira, azken egunetan izan diren kutsatze ugarien ostean. Atzo 15 positibo berri erregistratu ziren eta 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 1357,03ra igo da.
Egoera kezkagarri honetan, Jorge Segurado alkateak azpimarratu du oso garrantzitsua dela herritarrak probak egitera joatea, udalerriaren egoeraren argazki ahalik eta zehatzena lortzeko eta, horrela, neurri egokiak hartzeko. Oraingoz, 481 proba egin dira joan behar duten 1.883 pertsonen artean.
Bihar jarraituko dute probek
Probek bihar 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era jarraituko dute, eta behar izanez gero, larunbatean ere egingo dira. Proba egitera joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea. Horretarako, zenbaki hauetara deitu behar da:
- 943006680
- 900203050
Bestalde, berriz ere gogorarazten dira zorrotz bete beharreko prebentzio-neurriak:
- Erabili musukoa uneoro.
- Eskuak maiz garbitu
- 1,5 metroko distantziak errespetatu
- Saihestu pilaketak.
- Berrogeialdiak zorrotz egin.
- Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.