Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea 305 galdetegi jaso dira aurrekontu irekien parte hartze prozesuan

.

2023·11·06


Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri zuen abian urrian herritarrak entzuten jarraitzeko eta 2024. urteko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.

Urnietarrek haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera izan zuten urriaren 16tik azaroaren 5era. Epe horretan, 305 galdetegi jaso ziren. Horietatik 106 urriaren 27an eta 28an jarri zen informazio karpan, 86 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 73 udalaren webgunean eta 40 APP-an.

Orain, galdetegiak beteriko pertsonak Urnietan erroldatuta daudela eta 16 urte baino gehiago dituztela baieztatu beharko da. Ondoren, irizpide horiek betetzen dituzten proposamen guztiak aztertuko dituzte hirigintzako teknikariek, prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintza teknikoak betetzen dituzten ikusteko. Lehenetsi egingo dituzte gero, eta erabakiko dute zein proposamen egingo diren 2024. urtean.

Azkenik, harturiko erabakien komunikazioa egingo da. Horretarako, parte hartu duten pertsonei erantzun zuzena emango zaio, informazio liburuxka bat bidaliko da herriko etxe guztietara eta prozesu guztia laburbilduko duen txostena ikusgai jarriko da Udalaren webgunean. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA