Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

231 galdetegi jaso dira aurrekontu irekien parte hartze prozesuan

.

2022·04·05


Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri zuen abian martxoan herritarrak entzuten jarraitzeko eta 2023. urteko aurrekontuko 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.

Urnietarrek haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera izan zuten martxoaren 9tik 27 arte. Epe horretan, 231 galdetegi jaso ziren. Horietatik 78 martxoren 18an eta 19an jarri zen informazio karpan, 75 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 32 udalaren webgunean eta 46 APP-an.

221 galdetegi eman dira ontzat

Dagoeneko baieztatu da galdetegiak beteriko pertsonak Urnietan erroldatuta dauden eta 16 urte baino gehiago dituzten, eta 221 galdetegi eman dira ontzat. 

Orain, jasotako proposamen guztiak aztertuko dituzte hirigintzako teknikariek, prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintza teknikoak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren, lehenetsi egingo dituzte, eta erabakiko dute zein proposamen egingo diren 2023. urtean.

Azkenik, harturiko erabakien komunikazioa egingo da. Horretarako, parte hartu duten pertsonei erantzun zuzena emango zaio, informazio liburuxka bat bidaliko da herriko etxe guztietara eta prozesu guztia laburbilduko duen txostena ikusgai jarriko da Udalaren webgunean. 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA