Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

2023an tasak eta zergak izoztuko dira, herritarrei presio fiskala ez handitzeko

.

2022·10·21


2023.urterako ordenantza fiskalei hasierako onarpena eman zitzaien astearte arratsaldean ospatu zen udalbatzarrean. Herritarrek ordaindu beharreko tasek eta zergek ez dute igoerarik izango, oro har, helburua herritarrei presio fiskala ez igotzea baita egungo egoera zein den aintzat hartuta. Erabaki hori EAJ-ren eta PSE-EE-ren aldeko bozkekin onartu zen. EH Bilduk berriz, aurka bozkatu zuen.

Ordenantza fiskalak bere horretan mantentzeko orduan erosketa-saskiaren, energiaren, argiaren eta gasaren igoeraren aurreikuspena eta Errusiaren inbasioak eragindako testuingurua kontuan hartu direla azaldu zuen EAJ-ren Gobernu Taldeak. 

Ordenantzen izoztearekin hurrengo urterako aurreikusita dauden igoerek herritarrei zuzenean ez eragitea bilatzen den arren, Udalak bai pairatuko duela ondorioa, izan ere, bere gain hartu beharko baitu kanpotik datozen zerbitzuen prezioen igoera hori.  Halere, Gobernu Taldeak argi utzi zuen horrek ez duela eraginik izango Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatean.

Miravalles eremuaren garapena

Udalbatzarreko beste puntu garrantzitsu bat Miravalles ondasun izaerako higiezina lehiaketa bidez besterentzea izan zen etorkizunean industrialde bat garatzeko. EAJ-k industriagunea garatzeak ekarriko lituzkeen onurak azpimarratu nahi izan zituen. Lanpostuak sortzea alde batetik, eta Udalak dirua biltzeko duen gaitasuna handitzea bestetik. Puntu hau Gobernu Taldearen aldeko bozkekin soilik atera zen aurrera. EH Bilduk eta PSE-EE-k lehiaketatik lortuko litzatekeen dirua zertara bideratuko den zehaztu ez izanean argudiatu zuten bere ezezko bozka. Gobernu Taldeak erantzun zien, salmenta gauzatzen bada, diru horren erabilpenaz hitz egiteko bilera antolatzeko konpromezua hartzen duela.

Gainerako puntuak

Horretaz gain, Etxeberri plaza 13ko lokala interes bereziko edo udal onurako izendatu zuten aho batez Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Departamenduak zerbitzu desberdinak eskaintzeko.

Irurako Udalak Urnietako Udaleko H.A.Z.eko informatzaile plaza bat eta Irurako Udaleko Idazkaritzako administrari plaza bat betetzeko egindako kudeaketa-gomendioa ere hiru alderdien baiezko bozkaren atera zen aurrera. Hirurek nabarmendu zuten bi udalen arteko lankidetzari esker errekurtsoak optimizatu egiten direla eta etorkizunean ere formula hori errepikatzea begi onez ikusi zuten.

Eta azkenik, 2023 urterako taxien herri barruko tarifak onartu ziren aho batez.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA