Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “XX Urnieta Erromerian” Egape Dantza Taldearen jaialdiaren 20.urteurrena ospatzeko
2026·05·20
Egape Dantza Taldeak “Urnieta Dantzan” jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko herritarrak bilduko dituen Erromeria Eguna antolatu du, dantza, musika eta herriko kultur adierazpenak ardatz hartuta.
Azken 20 urteetan jaialdia posible egin duten dantzari, musikari, elkarte eta herritarrak elkartu nahi ditu taldeak, belaunaldi ezberdinen eta herriko elkarteen parte-hartzea sustatzeko. Erromeria erraldoi baten bidez herri-kohesioa indartu nahi dute, gazte zein umeak inplikatuz eta tradizioari etorkizunera begira jarraipena emanez.
Horretarako, 8 eta 70 urte bitarteko 160 dantzari elkartuko dira maiatzaren 23an San Joan Plazan: gaur egun Egape Dantza Taldeko kide direnak zein urte hauetan guztietan taldeko partaide izan diren dantzari ohiak.
Emanaldi nagusian, urte hauetan guztietan bidelagun izan dituzten Txanbolin Txistulari Bandako kideek eta Lourdes Iriondo Musika Eskolako musikariek koreografiak zuzeneko musikaz lagunduko dituzte.
Ekimen honen bidez, urte hauetan guztietan sortu den komunitatea ospatu nahi dute, dantzaren eta musikaren bidez herriaren memoria kolektiboa eta etorkizunerako ilusioa uztartuz.
Egitaraua
- 11:00 Topagunea eta kalejira (Ierdi plazatik abiatu eta Idiazabal kaletik barrena), txarangarekin lagunduta
- 12:30 Emanaldia, San Joan Plazan
- 14:00 Bazkaria, Plazido Muxika Plazan
- 17:00 Plaza-dantzak, Joseba Arretxe & Iruzta taldearekin (Plazido Muxika plaza)
- 19:30 Dantzaldia, Itzal taldearekin (San Joan plaza)


