Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Teresa Amuategi parkea itxi egin da estalkia jartzeko obra hastear baita
.
2026·05·19
Teresa Amuategi parkeko eremu bat estaltzeko lanak hastear dira eta parkea itxi egin da lanak segurtasunez garatu ahal izateko.
Obrak amaitzean Urnietak lehen parkea estalia izango du, eguraldi ona egiten ez duen egunetan ere haurrek jolasteko aukera izan dezaten.
6 hilabeteko egikaritze epea aurreikusten da. Barkamena eskatzen da aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.

