Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Plaza libreak daude Udalekuetan eta Zaintza Zerbitzuan: izena eman maiatzaren 22 arte

.

2026·05·18


Udarako oporretan herriko txikienek euskara erabiliz aisia ekintza desberdinak egiteko, esperientziak partekatzeko eta harremanak estutzeko aukera izan dezaten Eguzkitan blai! eta Kirol Udalekuak eskaini ditu Urnietako Udalak, bai eta Zaintza Zerbitzua 2023an jaiotako haurrentzat ere.

Ahalbideturiko izen emate epea amaituta plaza libreak geratu dira, eta bigarren aukera bat eskainiko da osatu diren taldeetara batzeko. Interesa dutenek Bertan herritarren arreta zerbitzuan (943008000) edo Lekaio kultur etxean (943008033) gauzatu dezakete izen-ematea maiatzaren 22 arte.

Eguzkitan Blai udalekuetan 2014-2022 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte. Kirol Udalekuetan berriz, 2014-2017 urteen bitartean jaiotakoek. Eta Zaintza Zerbitzua azkenik, 2023an jaiotakoei bideratua dago. Hiru zerbitzuak ekainaren 22tik uztailaren 24ra eskainiko dira txanda desberdinetan.

Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera ematen joango dira.


 

INFORMAZIOA
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA