Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Musika Eskolaren matrikulazio kanpaina 2026-2027 ikasturterako
2026·05·14
Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 18tik 29ra egongo da zabalik. Horretarako, matrikularen inprimakia bete eta lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera bidali beharko da.
Eskaintza zabala
- Musika tailerra: 4, 5 eta 6 urteko haurrentzako saioak. Musika eta mugimenduaren bidez kantua, entzumen-heziketa, erritmoa eta musika-grafia lantzen dira. 45 minutuko 2 saio astean.
- Musika hizkuntza: edozein partitura irakurri eta interpretatu ahal izateko beharrezko baliabidea. Astean ordubeteko bi saio.
- Espezialitateak: pianoa, trikitixa, biolina, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta perkusioa. Astean ordu erdiko saio bat.
- Instrumentu taldeak: instrumentua urtebetez ikasi ondoren, ikasleek taldekako eskoletan parte hartzeko aukera izango dute.
|
Aukerak eta prezioak |
Murriztua |
Orokorra |
|
Musika Tailerra |
177€ |
|
|
Instrumentua |
284€ |
355€ |
|
Musika + Hizkuntza |
213€ |
265€ |
|
Hizkuntza + Instrumentua |
497€ |
619€ |
|
2 instrumentu |
521€ |
649€ |
|
Hizkuntza + 2 instrumentu |
688€ |
857€ |
|
Taldea |
98€ |
122€ |
|
Instrumentua + Taldea |
368€ |
460€ |
|
Hizkuntza + Instrumentu+Taldea |
582€ |
730€ |
|
2 instrumentu + Taldea |
543€ |
681€ |
|
Hizkuntza + 2 instrumentu + Taldea |
903€ |
1033€ |
Funtzionamendua eta zerbitzuak
- Ebaluazioa: ikasleak bi txosten jasoko ditu, bata otsailean eta bestea ekainean.
- Kontzertuak: abenduan eta ekainean eskainiko diren bi kontzertuez gain musika jarduera desberdinak egingo dira.
- Instrumentuen mailegua: ikasleek instrumentuaren mailegua eskatzeko aukera dute.
Ekainean zehar jakinaraziko da ikaslea onartua izan den ala ez. Interesdunak matrikula onartu ondoren, 50 euroko lehenengo kobrantza egingo da uztailean. Gainerako kuota 9 hilerokotan banatuko da, irailetik maiatzera. Kobrantzak matrikula eskaeran adierazitako kontuan kargatuko dira.
Musika tresnen eskaintza zuzenean ezagutzeko aukera
Bestalde, musika tresnen eskaintza zuzenean ezagutu nahi dutenei horretarako aukera eskainiko zaie. Interesa dutenek lourdesiriondo@urnieta.eus helbidera idatzi beharko dute. Halaber, instrumentuak ezagutzeko beste aukera on bat musika eskolako kideek laster eskainiko dituzten ikasturte amaierako kontzertuak izango dira.
Hobariak eta murrizketak
21urtez azpikoek, langabetuek, gazte edo ikasle txartela dutenek, 65 urtetik gorakoek eta pentsiodunek murrizketak eskatzeko aukera izango dute. Era berean, %20ko hobaria izango da ondorengo kasuetan:
- Lehen graduko 2 familia kide edo gehiago matrikulaturik daudenean, matrikula garestienean.
- Familia ugarietako matrikulaturiko familia kide guztiei.
- Guraso bakarreko familiak.
Prezioen gaineko eta bestelako informazio guztia eskura dago informazio liburuxkan.
Zalantzak
Edozein zalantza izanez gero Lekaio kultur etxera deitzeko (943 00 80 33) aukera dago.
Astelehenetik asteazkenera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Osteguna eta ostirala: 9:00-14:00

