Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna
2026·05·13
Maiatzaren 17a LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Jardunaldi honen helburua LGTBI pertsonek gure gizartean oraindik jasaten duten diskriminazio eta indarkerien inguruan kontzientziatzea da. Sexu- eta genero-aniztasuna eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatuta, pertsona guztiak askeagoak izango gara.
Zergatik maiatzaren 17an?
1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentaltzat hartzeari utzi zion. 2005. urteaz geroztik, LGTBIfobiaren aurkako Eguna ospatzen hasi zen hainbat herrialdetan, LGTBI pertsonen eskubide-berdintasuna aldarrikatzen duten manifestazioekin.
Liburuak liburutegian
Egun hori dela eta, txoko berezi bat sortu da liburutegian, non saiakerak, narratibak eta haur literatura aurki daitezkeen.


