Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea "La otra"-ren kontzertua Jabekuntza Eskolaren zikloari amaiera emateko

.

2026·05·07


La Otra eta Jhana Beat Sarobeko agertokira igoko dira kontzertu berezi bat eskaintzeko: akustikoa eta digitala, intimoa eta kolektiboa, lasaia eta  festa giroa uztartzen dituen proposamen musikala.

Emanaldiak, Urnietako Emakumeontzako Jabekuntza Eskolaren zikloari amaiera emango dio, eta musikaren bidez identitatea, afektuak, osasun mentala eta genero berdintasuna bezalako gaiak hausnartzera gonbidatuko du publikoa.

Isabel Casanova, La Otra izenez ezaguna, Madrilen jaiotako abeslari eta konpositorea da. Bere proiektuak intimitatea eta konpromiso soziala uztartzen ditu, sakontasun poetikoa, ironia eta begirada kritikoa duten letrekin. Artista independente gisa 700 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, nazioarteko lau bira egin ditu eta milioi eta erdi entzunaldi baino gehiago pilatu ditu plataforma digitaletan.

Jhana Beat, berriz, beatboxean espezializatutako abeslari eta konpositorea da. Bere emanaldietan ahotsa, gitarra eta beatboxa uztartzen ditu zuzenean loop station baten bidez, denbora errealean konposizio elektroakustikoak sortuz. 2019an Premios Max sarietarako izendatua izan zen, La teta de Janet ikuskizunerako sortutako musikagatik, Ertza konpainiaren eskutik.

  • Eguna: maiatzak 22
  • Ordua: 20:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: doan, gonbidapenarekin

ESKURATU GONBIDAPENA ONLINE 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA