Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Teresa Amuategi parkeak eremu estalia izango du

.

2026·05·04


Urnietak herriko lehen parke estalia izango du aurten Jorge Segurado alkateak Teresa Amuategi parkean egingo den esku-hartzea aurkezteko gaur eguerdian egindako prentsaurrekoan azaldu duenez. Izan ere, parkearen estaldura gauzatzeko obra hastear dago, eta “6 hilabeteko egikaritze-epea izango duela aurreikusten da. Beraz, urte amaierarako gaituta egongo da” zehaztu du alkateak.

Jarriko den estalkia polikarbonato trinkoa izango da, urdina, eta metalezko egitura batez osatuta egongo da. “Horrela, haurren jolasak kokatzen diren eremurik handiera babestuko da, bai euritik, bai eguzki bizitik, Urnietako haurrek ere jolastu ahal izan dezaten eguraldia lagun ez duten egunetan” azpimarratu du Seguradok.

Estalkia dagoen hormaraino iritsiko da, eta, horretarako, gune horretan dagoen zuhaitz-lerroa kenduko da. Beste aldeko goiko aldean polikarbonatozko peto bat jarriko da, 2,60 metroko altuera utzi arte jaitsiko dena, “espazioa euritik babesteko”.

Argiztapenari dagokionez, estalkiaren egituraren barruan 6 LED proiektagailu instalatzea aurreikusten dela jakinarazi du. Era berean, zoruaren segurtasun-goma berrituko dela, “erabilerarako egoera ezin hobean utziz”.

Bigarren espazio estalia

Inbertsio garrantzitsua da Seguradoren esanetan, “163.088 euroko aurrekontua duena. Horrela, azken parte-hartze prozesuetan errepikatzen ari den herritarren eskaerari erantzungo zaio”.

Hain zuzen ere, herri-kontsulta batean erabaki zen herriko lehen gune estalia, urnietarren erabakiz Plazido Muxika plaza izan zena. Beraz, “obra amaitzen denean, Urnietak bigarren espazio estalia izango du, lehena haur-parke batean kokatua” azaldu du.

Esku-hartze berri honekin, Udalak Urnieta hobetzen eta behar berriei erantzuten jarraitzen duela adierazi du, “gure udalerria gero eta leku egokiagoa izan dadin bizi-proiektu bat garatu ahal izateko”.


 


 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA