Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietarrek hitza eta erabakimena izango dute berriro aurrekontuaren eraketan

.

2026·04·30


Urnietarrek aurrekontuaren eraketan zuzenean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere horretarako garatuko den partaidetza prozesuari esker. Eurak izango dira proposamenak egingo dituztenak eta baita, aurrera eramango diren proiektuak aukeratuko dituztenak ere. Prozesura 2027ko aurrekontuko 150.000 euroko partida bat bideratuko da.

Prozesuak 3 fase izango ditu

  1. Herritarrek proposamenak aurkeztuko dituzte.
  2. Udaleko teknikariek 10 hobekuntza inguru lehenetsiko dituzte.
  3. Herritarrek bozkatuko dute 10 proposamen horietatik zeintzuk egitea nahi duten erabakitzeko 150.000 euroko partida bete arte.

 Nolako proposamenak aurkez daitezke?

  • Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.
  • Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  • Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak. 
  • Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak.

Nork parte hartu dezake?

16 urte baino gehiago dituen Urnietan erroldatutako edozein pertsonak parte har dezake bi prozesuetan.

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?

Maiatzaren 4etik 24era bitarte.

Noiz egingo da azken bozketa?

Udara ostean.

Parte hartzeko bideak

Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan eta postontzietan utziz.

Informazio karpan:

  • Maiatzaren 15ean (ostirala): 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan. 17:00etatik 20:00etara Zubitxo plazan. Photocall-a egongo da.
  • Maiatzaren 16an (larunbata) 10:00etatik 14:30era San Joan plazan.

Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez.
Urnietako APP-aren bitartez.

Emaitzen jakinarazpena

Azken bozketaren aurretik beste informazio liburuxka bat bidaliko da etxeetara lehenetsi diren proposamenekin eta bozkatzeko orriarekin, eta, azkenik, emaitzen itzulketa egingo da. 

LH6-ko ikasleen partaidetza

Azken urteetan egin den bezala lanketa berezi bat gauzatuko da Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleekin, gazteen beharrak eta interesak ezagutzeko.

Udalak aurrekontu irekien prozesura bideratutako 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 erabiliko dira Urnietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egindako proposamenak gauzatzeko.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA