Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea “Burpee & Run” ekitaldi solidarioa maiatzaren 3an
2026·04·30
Igande honetan, maiatzaren 3an, ”Burpee & Run” ekitaldi solidarioa ospatuko da Urnietako kiroldegiko atletismoko pistan Crossftik Kia Kahak antolatuta. Hitzordua goizeko 10:00etan izango da.
Lasterketa hibridoa egingo da, 8 km korrika eta 220 burpee, 20 txandatan banatuta. Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera egongo da.
Ekitaldia edonori irekia dago eta borondatezko izen-ematea 5 eurotik aurrera izango da. Lorturiko diru guztia Pausoka elkarteari bideratuko zaio. Pausoka behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea da.


