Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Maila aparta eskaini du Oreka Gimnasia Erritmikoko Taldeak Gipuzkoako txapelketan

.

2026·04·29


Urnietako Oreka Gimnasia Erritmikoko Taldea Gipuzkoako txapelketa batean lehiatu da lehen aldiz. Hitzordua Ibarrako kiroldegian izan zen iragan asteburuan eta lan bikain bat burututa emaitza apartak eskuratu ditu.

Jubenil B mailan talde txapelduna izatea lortu zuten eta bakarka ere nabarmendu egin ziren taldeko ordezkariak. Leyre Moreno eta Maren Egurbidek zilarrezko domina lortu zuten sailkapen orokorrean. Domina berdina eskuratu zuen Leyre Morenok xingolarekin eta Iraia Mayordomo berriz, hirugarren izan zen pilotarekin.

Senior B kategorian aldiz, Iraia Berasarte nabarmendu zen. Sailkapen orokorrean hirugarren izan zen eta uztaiarekin zilarrezko domina kolkoratu zuen.

Paula Martinez entrenatzailea oso pozik dago taldeak duen dinamikarekin eta egiten ari den lanarekin, eta erdiesten ari diren emaitza onez haratago egunerokoan izaten ari diren bilakaera nabarmentzen du.

Hurrengo asteetan ere hainbat erronka berri dituzte jokatuko diren txapelketa desberdinetan.

Zorionak eta zorte on!

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA