Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Iker Ramos eta Ramon Grancsa urnietarren “Hau da” abestia, Buruntzaldeko rap abesti lehiaketan

.

2026·04·29


Beat Eroak proiektuaren ondorioz, 12 eta 16 urte bitarteko Buruntzaldeko gazteek sei rap abesti sortu dituzte, bat eskualdeko herri bakoitzeko. Urnietaren kasuan Iker Ramos eta Ramon Grancsak “Hau da” abestia sortu dute.

Letrak eta musika sortzeko tailerrak, otsaila eta martxoa artean gauzatu ziren Buruntzaldeko herri guztietan. Gazteek, Odei Barroso raperoaren laguntza izan dute letrak sortzeko, eta Telmo Trenor DJarekin batera sortu dute musika. Tailer horien emaitza dira 6 abestiak. Guztiak https://euskara.buruntzaldea.eus/beat-eroak/ webgunean entzun daitezke. 

Bozkatu apirilak 30 arte

Buruntzaldeko rap abestirik onena, webgunean jasotako herritarren bozken eta epaimahaiaren botoen bidez erabakiko da. Bozka emateko epea martxan egongo da apirilaren 30era arte.

Lehiaketaren saria, bideoklip profesional bat grabatzea izango da.

Abesti irabazlea, maiatzaren 7an Astigarragako Erribera Kulturgunean egingo den ekitaldian jakinaraziko da.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA