Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kirol-gunea Etxeberri plazan
2026·04·27
Urnietak udalerriko kirol espazioak zabalduko ditu, Jorge Segurado alkateak Etxeberri plazan jarriko den kirol gune berriaren aurkezpenean azaldu duen bezala: "iazko parte-hartze prozesuan herritarrek aukeratutako proiektuetako bat da eta hitza beteta aurrera eramango dugu" adierazi du alkateak.
Osasun-zentrotik hurbilen dagoen berdegunean kokatuko den espazioak "neurri txikiko futbol-zelai bat izango du aisialdirako, espaziora egokitutako metalezko bi porteriarekin", zehaztu du Seguradok. Era berean, "eremuaren izkinetako batean saskibaloiko saski bat jarriko da "sorpresa" modelokoa, hiru baloi irteera posible izango dituena norabide ezberdinetan", gaineratu du.
Seguradok azaldu duenez, espazio osoa hormigoizko horma batek inguratuko du, altuera aldakorrekin, "ingurunean hobeto integratzeko, baita metalezko hesi batek ere, oinezkoei eta inguruetan ibil daitezkeen ibilgailuei babes handiagoa emateko". Bestalde, LED luminaria duten bi farola jarriko dira.
Kirol-instalazioen berrikuntza
Obrak 135.498 euroko kostua izango du, eta uda ondorenerako amaituta egotea espero da, "4 hilabeteko exekuzio-aldia aurreikusten baita", adierazi du Seguradok. Lanak garatzen diren bitartean eremu horren ondoan dauden aparkalekuak itxita egongo dira.
Esku-hartze honekin eta maiatzean hasiko den futbol-zelaiaren berrikuntzarekin, Urnietak erabat berritutako kirol-instalazioak izango ditu: "2022an kiroldegi berria inauguratu genuen; skate park bat eta pump track bat gaitu ditugu; frontoian hobekuntzak egin ditugu, kirol-espazioen argiztapena aldatu dugu; eta laster Kalisteniako parke bat ere egingo dugu". Beraz, Seguradok nabarmendu du “horrekin guztiarekin kalitatezko kirol-instalazioak ditugula".




