Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Paula Iñigo eta Elaia Zaldua Antia literatura lehiaketako irabazleak
2026·04·24
On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketaren XXXII edizioa gauzatu du aurten Urnietako Udalak euskararen erabilera sustatzea, literatur eta arte ekintzekiko zaletasuna bultzatzea, sormena garatzen laguntzea eta idatzizko adierazpena hobetzea helburu izanik.
Sari banaketa apirilaren 23an ospatu zen Saroben eta Paula Iñigo eta Elaia Zaldua izan ziren sari nagusiak irabazi zituztenak. Ekitaldia Janire Atxurra eduki sortzaileak aurkeztu zuen.
Hauek izan dira aurtengo sarituak:
Haurren kategoria
1.Saria (200 euroko kultura-bonua): Elaia Zaldua Lizeaga “Aballarri, esnatu!” idazlanarengatik.
2.Saria (150 euroko kultura-bonua): Elke Garmendia Celaya “Koroaren itzala” idazlanarengatik.
3.Saria (120 euroko kultura-bonua): Jugatx Paz Gómez “Ametsen bidea” idazlanarengatik.
Gazteen kategoria
1.Saria (500 euro): Paula Iñigo Fernández “Zugan sinistu” idazlanarengatik.
2.Saria (300 euro): Izaro Arrieta Etxeberria “Motxila batekin bizkarrean bizitzen ikasten” idazlanarengatik.
3.Saria (150 euro): Naiara Naharro Sanmiguel “Nigertik Espainiara” idazlanarengatik.
Bestalde, Udalak liburu bat argitaratu du 2020-2025 urte bitarteko idazlan sarituekin eta ekitaldira bertaraturikoen artean banatu ziren. Interesa dutenek Lekaio kultur etxean eskura dezakete.










