Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Edukiontzi marroian utzitako hondakinaren %98,14 konpostagarria da

.

2026·04·16


Urnietako Udala lanean ari da Urnieta gero eta herri berdeagoa, iraunkorragoa eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoa izan dadin. Horretarako, ezinbestekoa da ahalik eta hondakin gutxien sortzea, baina baita birziklatze egokia egitea ere, hondakin bakoitza dagokion edukiontzian eta dagokion moduan utziz.

Herritarrei zeregin horretan laguntzeko eta horri buruz izan ditzaketen zalantzak argitzen saiatzeko, Udalak gida zabal bat prestatu eta banatu zuen udalerriko etxe guztietan duela urtebete inguru. Bertan, dauden edukiontziak zehazten ziren eta horietako bakoitzean zein hondakin utzi behar den adierazten zen. Gida hori oraindik eskuragarri dago Bertan herritarren arretarako bulegoan. Era berean, hilero aholku txikiak ematen dira udal aldizkarian gai honetan sakontzen jarraitzeko.

Analisia

Urnietarrek hondakinak behar bezala uzten dituzten jakiteko, edukiontzi marroiaren karakterizazio-analisia egiten da urtero. Kasu honetan, martxoaren 4an egin zen, Zubietako CMG 2 instalazioan. Lagina zuzenean hartu zen bilketa kamioitik.

Emaitza onak

247,28 kg aztertu ziren, 1.000kg inguruko laginari hainbat laurdenketa egin ondoren. Lortutako emaitzak nahiko onak dira, aztertutako hondakinaren %98,34 zati konpostagarria dela adierazten baitute. Horren % 90,47 janari-hondarrei dagokie, % 4,60 poltsa konpostagarriei, %2,20 zelulosa xurgagarria, eta %1,07 inausketei eta lorezaintzari. Gainerako % 1,66an, papera eta kartoia, beira, plastikoak, ontziak, metalak eta gainerakoak aurkitu ziren.

Herritarren konpromisoa

Datuek erakusten dute herritarrak ahalegin handia egiten ari direla biohondakina behar bezala uzteko. Udalak konpromiso horri jarraipena ematea eskatzen du, gure planeta zaintzeko hain garrantzitsua den gai honetan inplikatzen jarraituz.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA