Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Udalerriko zaintza-ekosistemaren diagnostikoa partekatu da

.

2024·06·28


Urnietako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak aurrera jarraitzen du udalerriko zaintza ekosistema berria diseinatzeko prozesuarekin. Ekainaren 26an Lekaion buruturiko saio irekian orain arte egindako lana eta jasotako informazioa partekatu ziren herritarrekin. Saioa oso emankorra izan zen eta 40 pertsona inguruk hartu zuten parte bertan, urnietarrek gai honekiko duten kezka eta interesaren erakusle.

Lehen fasean partaidetza-prozesu bat gauzatu zen, herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko, bai eta herriko entitate, erakunde, zainketak jasotzen ari diren pertsona eta haien familienak ere. Ekarpen horietatik ateratako ondorioak izan ziren saioan plazaratu zirenak. Halaber, buruturiko analisi soziodemografikoaren ideia nagusiak ezagutzera eman ziren.

Horretaz gain, bertaratu ziren herritarrek haien ikuspuntuen berri emateko aukera izan zuten beste behin, saioan bertan aurrera eraman ziren dinamika parte hartzaileen bidez.

Aurrera begira

Saioaren beste helburuetako bat proiektuaren gaineko interesa handitzen joatea zen, aurrera begira emango diren urratsetan gero eta urnietar gehiago inplikatzeko. 

Zentzu horretan, beste saio ireki bat egingo da udazkenean. Bertan, zenbait esperientzia inspiratzaileen berri emango da. Hau da, beste leku batzuetan emaitza ona eman duten esperientziak ezagutaraziko dira.

Udalak, prozesuko hurrengo ekimenetan parte hartzera animatzen ditu urnietarrak, prozesuko lanketa oinarri izango baita etorkizuneko ibilbide orria egiteko.

 





 


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA