Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Txosnak jartzeko arautegiaren aldaketaren espedienteari hasiera eman zaio
2024·06·28
Atzo arratsaldean Urnietako Udalean ospaturiko udalbatzarrean txosnak jartzeko arautegiaren espedienteari hasiera ematea onartu zen. Prozesu honen bidez orain arte indarrean egon den arautegia berritu egingo da. Planteamendu berria aurretik aurkeztu zitzaien Jai Batzordean parte hartzen duten elkarteei gaia beraiekin jorratzeko. Puntu hau EAJ-ren eta PSE-EE-ren aldeko bozkekin atera zen aurrera. EH Bilduk berriz, aurka bozkatu zuen. 30 egun baliodun egongo da jendaurrean.
2023ko kontu orokorra ere onartu zen atzoko bilkuran. Kasu honetan ere EAJ-k eta PSE-EE-k alde bozkatu zuten, EH Bildu ostera, abstenitu egin zen.
Urnietako udalerrian herritarren bizikidetza sustatzeko eta bermatzeko neurrien ordenantzaren behin-behineko onarpena udalbatzarreko puntuen artean zegoen. Dena den, EH Bilduk azterketa sakonago bat egiteko eta proposamenak egiteko denbora gehiago eskatu zuenez, gobernu taldea osatzen duten EAJ-k eta PSE-EE-k gai zerrendatik kentzea onartu zuten alderdi guztien adostasuna bilatzeko xedez. Beraz, aurrerago landuko da gaia.