Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea “Moko” antzezlana apirilaren 19an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2026·03·30


Gorakada teatroaren “Moko” antzezlana ikusgai izango da apirilaren 19an, Sarobe arte eszenikoen gunean. 

  • Eguna: apirilak 19
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Sarrera: 3 euro
  • Adina: 5 urtetik gorakoentzat

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira apirilak 6 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan 

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN! 

Sinopsia: Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek.Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuenhorretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikustenzituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertsobihurtzen zituen.
Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten,baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Alex Diaz
  • Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela
  • Musika: Fran Lasuen
  • Aktoreak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo/Gontzal Royuela y Maren Basterretxea
  • Argi diseinua: Ion Chavez
  • Irudiak: Alphax
  • Eszenografia: Jose Ibarrola
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Txotxongiloak: Vicente Andreu
  • Kanpo Begirada: Juanjo Herrero
     

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA